XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izan dadila pakearen iturria...
Ixil daitela berrogoi urte hautan bizkar gainean ditugun etsaien oihu-orro eta armen otsak...
Joan ditela beren lekutarat...
Han agindu dezatela eta ez hemen...
Izan gaiten nor-bera gure buruaren jabe eta denak elkarri anaitasunez lotuak.
Hori da, gu, Euskaldunentzat, gure
Hori ere da, guri
Zeruko Kristo Rey, egiazko harek.
Haren dizipulu zintzo izan nahi dugulakotz, bazterrerat utziko ditugu herra-bideak.
Aserre, gorroto guziak baino lehen eta gorago jarriko ditugu zuzentasun gosea, anaitasun egarria.
Gaurko gure hilen artean, badugu emakume bat: Blanca.
Dirudienaz, beraren etxea zen gure gudarien aterbe bat.
Hortakotz, poliziak, ikus ordu, han berean hil du...
Hil ere bere senarra.
Emazte gaixo horren heriotzeari pentsatuz, ez nauke orroitu gabe, gure emakume euskaldunek, zer saila harrigarria deramakaten gure askatasun gudukan.
Euskaldun emazteen nortasuna aipatuz, Jesus sortu aintzintxoan, Estrabon idazlariak zion:
Geroztik, ohitura beratik zerbait geratzen da gutartean...
Gure etxetako emazteak norbait dira...
Etxeko erreginak...
Ez ote ditugu deitzen
Eta gure gizonek ez dute erraiten nere
Etxeko gorabeheretan zerbait erabaki hartzeko delarik, hamarretarik zortzitan, senharrak emango dautzun erantzuna da:
Zorionez, gaurko gure guduan, hainitz emazte aurkitzen ditugu gure gizon gudarien laguntzaile eta sustatzaile...
Hortakotz, gudu hau irabaziko dugu.